Erakusketarien plaza guztiak beteko dira Go Mobility azokan
2020an baino %22 enpresa gehiago izango dira, eta ehun, guztira. Apirilaren 27 eta 28an ospatuko da 'Mugikortasun jasangarriaren oraina eta etorkizuna' lelopean.
Go Mobility Europa Hegoaldeko Mugikortasun Industriaren hirugarren azoka ate joka da. Apirilaren 27 eta 28an ospatuko da Ficoban, eta gaur jakitera eman dutenez, espazioaren %100 saldu dute: guztira, ehun erakusketari izango dira, azkenengo azokan (2020) baino %22 gehiago. Horiek mugikortasun jasangarri, garbi, irisgarri, seguru eta konektatutatako produktuak erakutsiko dituzte. Hiru pabiloi okupatuko dituzte, 12.000 metro koadro. Aurtengo lelola Mugikortasun jasangarriaren oraina eta etorkizuna izango da.
Gaur egun dute azokaren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan Ane Insausti azoka sustatzen duen MUBIL fundazioko zuzendariak, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetarako diputatuak, Iñigo Ansola EEEko zuzendariak eta Monica Aldai Go Mobility by MUBIL azokaren zuzendariak.
Hirugarren azoka honetan merkatuko azken berritasunak erakutsiko dituzte, ikuspegi industrial zein digitaletik. Era berean, enpresen topagune izatea du helburua; alegia, eragile publiko zein pribatuen arteko lankidetzea eta koordinazioa sustatu.
Parte hartuko duten enpresen %29 Gipuzkoatik datoz, %14 Araba nahiz Bizkaitik, eta gainontzeko %56 EAEtik kanpo. Enpresen %44k, bestalde, errepikatu egingo dute esperientzia.
“Inoiz baino beharrezkoagoa”
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, mugikortasun jasangarrirako bidea markatzen duten legeen epeak geroz eta hurbilagoak direnez, eragile askorentzat erabakiak hartzeko unea da, erakunde nahiz operadore handietatik hasi eta erabiltzaile partikularretar, “horregatik merkatuak inoiz baino beharrezkoagotzat jotzen du Go Mobility azoka”.
Zentzu horretan, ekosistema horretan lan egiten duten askotariko enpresak izango dira azokan: mugikortasun jasangarrirako konponbide integralak; mugikortasun konektatu eta/edo partekaturako konponbideak; birkarga azpiegiturak; osagaien fabrikatzaileak eta start-up-ak; energiaren biltegiratzea; aholkularitza enpresak; teknologia eta
ikerketa zentroak; IKTak; garraio sistema adimendunen hornitzaileak; tranbia, autobus eta auto fabrikatzaileak; administrazioa eta erakundeak; mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen fabrikatzaileak; klusterrak, haztegiak eta elkarteak; ingeniaritza; unibertsitateak eta lanbide heziketa.
Dibulgazioa
Hitzaldiei dagokionez, zortzi hitzaldi eta hiru mahai inguru izango dira guztira, eta goi mailako adituek parte hartuko dute. Esate baterako, Maria Tsavatxidis, Europako komunitate EIT Urban Mobilityko zuzendari nagusia eta Carlos Moreno urbanista franko-kolonbiarra eta Sorbonako ETI katedrako zuzendaria. Bestalde, honako gai hauek landuko dituzte: mugikortasunaren berrikuntza disruptiboa, XXI. mendeko automozioko enpleguaren eta prestakuntzaren erronkak, edo bateria elektrikoen balio kateak mugitzen du garapen iraunkorra.