Oiasso Museoak ekintza ugari antolatu ditu datozen asteetarako
Hitzaldiak, txangoak, bisitak, tailerrak eta jokoak antolatuko dituzte; "adin guztietarako aisialdi eta entretenimendu aukera".
Irungo Udaleko kultur arloak, Oiasso Museoak antolatu dituen ekintzen programazioaren berri eman du. Hitzaldiak, txangoak, bisitak, tailerrak eta jokoak izango dira datozen asteetako protagonistak.
Junkal Eizaguirrek, Udal Kultur ordezkariak, irundarrentzat eta egun horietan (Aste Santuan) bisitan datozenentzat, Oiasso Museoak antolatutako ekintzetan parte hartzea “oso plan erakargarria” dela adierazi du.
Hilaren 31ean, 19:00etan, “kontaiguzu dakizuna” programaren beste hitzaldi bat egingo dute. 20minutuko iraupena izango duten bi hitzaldi izango dira, eta horien ondoren solasaldi txiki bat egingo da. Lehenengoa Irene Gaytánen eskutik izango da. Gaytán, Euskal Herriko Unibertsitatean Historian gratuatua da eta Tesmoforien Jaialdi Grekoa izenburutzat duen hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Josu Usabiagak, EHUn Historia graduko ikasleak, hartuko dio erreleboa. Usabiagak, Patriarkatuaren sorrerari buruz hitz egingo du.
Bestalde, apirilaren 14tik 24ra bitarte, hau da, Aste Santuko egunetan, “adin guztietarako aisialdi eta entretenimendu aukera” ugari eskainiko dituzte. Besteak beste, Erromatar Tourra, Ama Xantalen eta Irugurutzetara txangoak, eta Arkeologia zein mosaiko tailerrak eskainiko dituzte.
Ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: 943 63 93 53 telefonoan edo Info- oiassomuseo@irun.org emailean.
Antolatutako ekintzen inguruko informazio gehiago www.oiasso.com web orrian irakurri dezakezue.