Korrika Txikia pandemiak ezarritako baldintzekin egingo da
Ikasleak ez elkartzeko asmoarekin helmugan ez da ekitaldirik egingo.
Korrika Txikia egingo dute apirilaren 1ean. Ohi moduan Arma plazatik irtengo dira 10:45ean Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxeetako ikasleak, eta 5. mailakoak izango dira lekukoa eramaten lehenak.
Ikasgeletan burbuiletan jarraitzen dutenez berezia izango da aurtengo edizioa, eta Martxoak 8 plazan bukatu beharrean, San Pedro kalea izango da helmuga, Kai Alde kafetegiaren parean.
Gainera, ez da euskarari buruzko mezuak zabaltzeko ekitaldirik egingo lasterketa bukatzean, jende pilaketak ekiditeko. Horren ordez, ikastetxe bakoitzak bere eskolan egingo du ekimen hau.