Indarkeria obstetrikoaren inguruko hitzaldia
Gure Morada Kultur Elkarteak "gure gizartean emakume askori eragiten dien gai bati buruzko eztabaida herritarrengana hurbiltzeko" asmoz antolatu du hitzaldia.

Gure Morada Kultur Elkarteak Hitz egin dezagun Indarkeria obstetrikoaz hitzaldia antolatu du. Izenburuak dioen bezala, hitzaldiak indarkeria obstetrikoa izango du ardatz eta Magale Etxeko emaginekin elkarrekintzan izango da. Indarkeria mota hau haurdunaldian gertatzen da eta erditzerako orduan zenbait emakumek jasaten dituzten erasoei egiten die erreferentzia.
Elkarteak adierazi duenez, “gure gizartean emakume askori eragiten dien gai bati buruzko eztabaida herritarrengana hurbiltzeko” asmoz antolatu dute hitzaldia.
Hilaren 29an, arratsadeko 17:30ean, Palmera Montero guneko 4.aretoan izango da. Sarrera irekia izango da aretoa bete arte.