"Ni zaharra. Elkarrizketak" solasaldia gaur CBAn
Martxoak 8ko egunaren harira arituko dira Anna Freixas eta Mertxe Trantxe gaur antolatutako solasaldian.
Anna Freixas, idazlea Mertxe Trantxerekin batera arituko da gaur arratsaldean, arratsaldeko 19:00etan CBAn. “Ni zaharra. Elkarrizketak” izenburupean solasaldia eskainiko dute Martxoaren 8ko egunaren jarduera programaren barruan.
Freixas, idazle kataluniar feminista eta unibertsitateko irakasle oiha da. 1993an La Caixa Fundazioaren Rogeli Duocastella Gizarte Zientzietan saria jaso zuen, eta Emakumeak eta zahartzea. Alderdi psikosozialak (Mujer y envejecimiento. Aspectos psicosociales), edo Amonak, amak eta alabak: Zahartzearen artearen transmisio kulturala (Abuelas, madres, hijas: La transmisión sociocultural del arte de envejecer) dira haren lan nabarmenetako batzuk.
CBAk, Emakumeen egunaren harira, zenbait ekimen antolatu ditu, horien artean, Emakuman erakusketa egin zuten. Erakusketak, emakumeen lanak erakusteko esparru bat sortzea zuen helburu.