Errusia eta Ukrainaren sagaratzea egingo diote Mariaren Bihotz Garbiari
Guadalupe ermita inguruan egingo dute gurutz bidea eta Meza Santua, bihar arratsaldean.
Errusia eta Ukrainaren sagaratzea Mariaren Bihotz Garbiari egingo diote bihar Guadalupeko Santutegian. Francisco Aita Santuak egindako deia dela azaldu du Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria parrokiak.
Lehenik, gurutz bidea egingo dute Guadalupeko kalbariotik abiatuta 19:00etan. Ondoren, 20:00etan Mariaren Bihotz Garbiari Sagaratzea eta Meza Santua egingo da.
Ekintza Ukrainatik etorritako Irungo Zoreslav Mikhailonko apaizak gidatuko du, eta bertan izango dira Irundik, Donostiatik eta Errenteriatik etorritako ukrainarrak ere.