Irungo Emakumeen Etxeak asanblada osatu nahi du
Emakumeen Etxea Elkartearen asanbladaren parte izateko interesa duen emakume orori, apirilaren 3a baino lehen, izena emateko deia egin diote.
30 emakumek urtebete daramate Irungo Emakumeen Etxea eratzeko parte-hartze prozesuan lanean. Orain, beste pausu bat eman nahi dute. “Feminismoak batzea eta Irungo emakumeen aniztasuna bermatzea” helburu duen proiektuari jarraipena emateko, irungo emakumeez osatutako Emakumeen Etxea Elkartearen asanblada osatu nahi dute.
Horregatik, interesa duen emakume orori, apirilaren 3a baino lehen, izena emateko deia luzatu diote. Asanbladaren egitekoa, udalarekin izango diren elkarrizketetan parte hartzea eta etxearen plangintza orokorrean eragitea izango da.
Bertan parte hartzeko interesa izan ez gero, edo informazio gehiago eskuratzeko, berdintasuna@irun.org emailera idatzi, edo Berdintasunaren Udal Zerbitzura deitu dezakezue, 943505374 zenbakira.