Euskarak naturarekin duen ahozko ondarea izango dute hizpide
'Gure faunari eta florari begira: ornodunak' liburuan oinarrituko dira hizlariak.
Euskara eta natura txirikordatuz: Hondarribian izeneko hitzaldia antolatu du Hondarribiko liburutegiak, eta Gure faunari eta florari begira: ornodunak liburuan oinarrituta ariko dira liburuaren idazle Eñaut Agirre eta Iñaki Sanz-Azkue.
Euskal gizarteak naturarekin izan duen harremanak utzitako ahozko ondarea jorratuko dute, hala nola, kondairak, ezagutza, sinesmenak, ipuinak edo kultura. Hiztzordua apirilaren 7an da, Zuloaga Etxean 19:00etan.