Atsedenik ez asteburuan, Zaisa Txingudi taldearentzat
Asteburu honetan ez da liga jardunaldirik izango, baina ekitaldi garrantzitsuak izango dituzte Txingudi Errugbi klubeko jokalariek.
Asteburuan ez dute ligako jardunaldirik izango, baina atsedenik ere ez. Larunbat honetan, 14 urtez azpiko 3 neskak eta 9 mutilek Gipuzkoako Errugbi Selekzioarekin aritzeko aukera izango dute.
Neskek, Senpereko Adiskidetasunaren X.txapelketan jokatuko dute. Nafarroako eta Frantziako Charente, Itsas Charente, Gironda, Landak edo Lot eta Garonne izango dira txapelketan parte hartuko duten taldeetako batzuk. Mutilak, bestalde, Plaiaundiko naturgunean egingo den Gipuzkoako Selekzioaren kontzentrazioan parte hartuko dute.
Halaber, Txingudi Touch taldeak Estatuko ligako 2.mailan debuta egingo du Bartzelonan, errugbi touch modalitatean. Jokatzeko era hau, kontaktu gutxiko errugbi barietatea da, 6 pertsoneko talde mixtoz osatzen dira eta puntuak entseguak lortuz eskuratzen dira.
Gainera, Zaisa Txingudi taldeak babesle berri bat izango duela iragarri du, Venta Biok enpresa, esaterako.