Arte garaikidea, begirada feministatik Ane Lekuonaren eskutik
Arte Historian da doktorea Lekuona, eta Blagan euskara elkarteak antolatu du bere tesiari buruzko saioa.
Euskal Herriko artearen historia feminista baten bila. Genealogia berriak josten tesi doktoralaren aurkezpena egingo du Ane Lekuona Mariskal egileak datorren martxoaren 31n. Blagan euskara elkarteak antolatu du eta Kultur Etxean elkartuko dira.