Toti Martinez de Lezearekin batera, "la bretxa" liburuaz aritzeko aukera
Hilaren 24ean, Txingudiko Elkarte Feministak, tertulia dialogikoan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.
Txingudiko Elkarte Feministak tertulia dialogikoaren ekimen berri bat antolatu du eta Toti Martinez de Lezea izango da honen protagonista. Bertan, Martinez de Lezeak 2021ean kaleratu zuen “La bretxa” liburuaren inguruan arituko dira.
Elkartetik, ekitaldian parte hartzera eta elkarrekin gozatzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Tertulia dialogikoa, hilaren 24ean, Palmera Montero gunean, arratsaldeko 18:00retan izango da.