TAO txartelaren eskaera egin daiteke
Apirilaren 11 arte dago zabalik eskatzeko aukera.
2022rako TAO txartela eskatzeko epea zabaldu du udalak, eta dagoeneko iaz erabili zutenei abisatu zaiela jakinarazi dute. Interesdunek apirilaren 11 baino lehen egin behar dute eskaera, eta joan den urtekoak, egun horretan bertan balioa galduko du.
Edozein banketxetan egin behar da ordainketa, eta ondoren, BAZ bulegotik edo Udaltzaingotik pasa behar da. Horretarako, ez da hitzordurik finkatu behar.
BAZeko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara da, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Udaltzaingoa aldiz, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara irekitzen da, eta larunbatetan 07:00etatik 14:00etara.