Emaitza onak eskuratu ditu asteburuan Santiagotarrak taldeak
Bertaratu ziren 18 piraguista irundarretatik, 14k finaletarako sailkapena lortu zuten eta guztira, 11.en amaitu zuen talde irundarrak.
Joan den asteburuan, Sevillan Neguko Espainiako Txapelketa antolatu zen, eta bertan izan ziren Santiagotarrak-Urbycolan taldeko piraguistak. Guztira, 113 taldek parte hartu zuten Txapelketan, eta Santiagotarrak Kirol Elkarteak 11.en amaitu zuen talde sailkapen orokorrean.
Aurtengo denboraldiko lehen txapelketan kirolariek “ilusio handiz” parte hartu zutela eta “emaitza onak” lortu dituztela adierazi du kirol elkarteak. Zehazki, bertaratu ziren 18 piraguistetatik, 14k finaletarako sailkapena lortu zuten.
Beteranoen kategorian, Roberto Rivas kanoistak zilarrezko domina eskuratu zuen.
23 urte azpikoen kategorian, Nerea Garcíak, 3.000 metroko sailkapen proba gainditu ostean, 8.postu bikainean amaitu zuen. Beñat Arsuaga 20. postuan heldu zen helmugara eta Martin Miranda aldiz, 19.nean.
Senior kategorian berriz, Aitor Gorrotxategik 20. postuan amaitu zuen.