Hilaren 29an izango da Irungo EH Bilduren urteko lehen bazarra
Irungo EH Bilduk bertaratzeko eta parte hartzeko deia luzatzen dio bere komunitateari.
Datorren asteartean, Irungo EH Bilduk urteko lehen batzarra egingo du. Horregatik, beren komunitateari, bertaratzeko eta parte hartzeko deialdia luzatu nahi diete.
Bertan, egungo irungo egoera azaldu eta aztertzeaz gain, 2023ko Udal eta Foru Hauteskundeetarako nondik norakoak aurkeztuko dira.
Bilkura, hilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Palmera Montero guneko 2. aretoan izango da.