Feminismo korronte ezberdinak, oholtzara
Feminismoaren hiru korronte ezberdinekin bat egiten duten hiru emakume berriz elkartuko dira komedia horretan.
Feminisimas antzezlana Itsas Etxeko oholtzara igoko dute Ester F. Carrodeguas, Noelia Blanco eta Stephy Llaryorak igande honetan. Umorea erabiliz landutako lan hau Xavier Castiñeirak zuzenduko du, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke ohi bideetan 5 eurotan.
Istorioa, Vigoko kongresu feminista batetik hasiko da, non aspaldian elkar ikusi ez duten nerabezaroko hiru lagun dauden. Haien artean feminismoa ulertzeko era ezberdinak dituzte, hala nola, “feminismo erradikala, feminismo liberala eta queer teoria”.