Asteburu berezia BATentzat eta jarraitzaileentzat
Teresa Errandoneak eta Pau Blasik, BAT Taldeako kirolariak, Belgradon egin zen Pista Estaliko Munduko Txapelketan parte hartu zuten.
Munduko Txapelketa pista estaliko denboraldian antolatzen den zita garrantzitsuena da, eta bertan izan dira Teresa Errandonea eta Pau Blasi atletak. Errandoneak 60 metro hesien modalitatean parte hartu zuen. Blasik, berriz, 400 metroetan.
Teresa Errandoneak, bere lehenengo mundialean, semifinaletara sailkatzeko helburua zuen, eta baita lortu ere. Sailkapen lasterketan bere denboraldiko denbora hoberena berdindu ostean, 8 segundu eta 12 zentesima, semifinaletarako sailkatzea lortu zuen. Denboraldiko marka hoberena egitea lortu ez zuen arren, esperientzia jaso eta beste aurrerapauso bat eman du bere ibilbide profesionalean.
Bestalde, Pau Blasik, txapelketaz gozatzea zuen helburu. 48,82 segundoan gelditu zuen kronoa eta “esperientzia ikaragarria” izan zela eta “mundu mailako elitearekin lehiatzea izugarria” izan zela adierazi zuen Txapelketaren ostean.
Mundialaren ostean, biak ala biak, udarako denboraldian jarri dute begirada.
Halaber, asteburu honetan, Leire Martiarenak, 16 urte azpikoen Espainiako Txapelketan parte hartuko du eta 60metroko proban ikusi ahal izango dugu.