Trafikoan eragina izango dute Juan Laborda kaleko lanek
Bi urratsetan egingo dituzte lanak, eta eragina ezberdina izango da.
Alde Zaharreko Juan Laborda kalea egokitzeko lanekin hasi dira, hala eman du berri Gonzalo Carrion, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
“Jakina denez, bidea ez dago egoerarik onenean, eta nahitaez egokitzapenak egin behar ditugu. Ikusita, eskuhartze integral batek epe luzerako joko duela, oraingoan kota berean geratuko den hormigoizko zolata bat zabalduko da kale osoan.
Astebeteko iraupena izango dute lanek, eta bi fasetan egingo direla azaldu dute. Lehen hiru egunetan, kalearen goiko aldetik hasi eta Gipuzkoa plaza eta San Karlos karrika banatzen dituen punturaino egingo dituzte obrak. Irteerako trafikoan eragina izango du, eta San Nikolas kaletik joanda, Gipuzkoa plazara heldu, eta handik berriz Juan Laborda kalera joango dira.
Hurrengo pausoa, kalearen gainontzeko zatia egitea izango da. Horretarako kale osoa itxiko dutela aurreratu dute, eta Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik irteteko Santiago Konpostela kalea hartu beharko da nahitaez.