Jaizkibel urbanizazioko sarrerak irekita egon beharko du edonorentzat
Bidearen publikotasun hori seinalizazio baten bidez zehaztu beharko dutela adierazi du Hirigintza arloak.
PSE-EEk jakinarazi duenez, Hirigintza arloak Jaizkibel urbanizazioaren sarrerako seinale lanak eta bide itxiturak “klandestino eta legal bilakatu ezinak” izendatu ditu, eta beraz, edozein pertsona eta ibilgailu pasa ahalko da berriz bertatik aurrerantzean.
Sarbideak kontrolatzeko jarritako sistemak erabilera publikoko zoruan egin direla ebatzi dute –HAPO-an eta Arau Subsidiarioa jasota dago–. Era berean, 6 eta 7. zenbakietako sarbideak ezin dituztela kontrolatu erantsi dute. “Pasatzeko eskubide hori berariaz adierazten duten kartelak jarri beharko dira”. Bideo-zaintzako sistemari dagokionez, urbanizazioak kamerak instalatzeko obra legeztatu behar dituela orain azaldu dute sozialistek.