Indarkeria matxista arbuiatu dute
Gizon batek ostegunean emakume bat eraso zuelako salaketa elkarretaratzea egin dute irundarrek San Juan plazan.
Joan den osteguneko eraso matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten larunbatean San Juan plazan. Dozenaka izan ziren deialdiarekin bat egin zuten irundarrak. Ertzaintzak 29 urteko gizona atxilotu zuen ostegunean Irunen, ustez bere bikotekidea sexualki eta fisikoki eraso zuelako. Gertakaria etxe batean izan zen, eta atxilotuak bikotea jo, iraindu eta mehatxatu egin zuela zehaztu du Segurtasun Sailak.
Eraso matxistaren harira hiriko eragileek, alderdi politikoek eta hainbat erakundek arbuio mezuak zabaldu dituzte. Ez Irunen eta ez inon horrelakorik errepika ez dadila nahi dute. Baina horretarako lan sakona egiteko dagoela nabarmendu dute alde guztiek, elkarlanaren bidetik.