Ertzaintzak gizon bat atxilotu du ustez bere bikotekidea erasotzeagatik
29 urteko gizonak ustez fisikoki eta sexualki eraso omen zuen bere bikotekidea.
Ertzaintzak 29 urteko gizona atxilotu zuen ostegunean Irunen, ustez bere bikotekidea sexualki eta fisikoki eraso zuelako. Gertakaria etxe batean eman zen, eta atxilotuak ustez bikotea jo, iraindu eta mehatxatu egin zuen. Handik ordu erdi batera, ustezko erasotzailea tren geltokian atzeman zuen Ertzaintzak.
Irungo Udalak ustezko erasoa gaitzetsi du, eta instituzioko informazio eta baliabide guztiak emakumeen esku jarri ditu. Bide batez, gizarteari gogorarazi dio beharrezkoa dela emakumeak guztion laguntasuna sentitu behar duela, eta erasotzaileei ere zuzendu zaie, esanez guztion artean beldurra hedatzeko estrategia horri mugatu dutela.
Irungo Elkarrekin Podemosek ere bere adierazpen propioa zabaldu du. Gertatutako eraso matxista gaitzetsi du, eta maila guztietan existitzen den bortizkeria matxistarekin amaitzea eskatu du. Erasotzaileen eta gizarteak erakusten duen pasibitatearen aurka ere agertu da alderdi morea.
Gertatutakoa salatzeko asmoarekin, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdiko ordubatetan San Juan plazan, Berdintasun Batzordeak atzo horrela eskatu ondoren.