Udalak ibien informazioa eguneratuko du
Lan hori egiteko bost pertsona kontratatuko ditu udalak sei hilabeterako.
Udalak ibien eguneraketa bat egin nahi du, eta lan hori egiteko, bost pertsona kontratatuko dituela jakinarazi du. Hirigintza eta Garapen Jasangarriko arloaren barruan ariko dira, sei hilabetez. Kontratu horiek Lanbidek onartu eta finantzatuta daude, enplegua sustatzeko Irungo Udalaren laguntzen esparruan.
Pertsona horien zeregina ibien artxiboa mantendu, delineatu, lurralde informazioa eguneratu eta inbentarioa egitea izango da.
Horrez gain, iaz hasitako ibilbideari jarraituz, ibien inbentarioarekin jarraituko du udalak. Horretarako, hiru hilabeteko epean, pertsona bat ariko da kalean, tabletarekin, ikusizko ikuskapena egiten eta informazio grafikoa jasotzen.
Udalaren arabera, ez da ez inkestarik ezta informaziorik eskatuko ere. Lanen helburua da ibiak non dauden jakitea eta eguneratzea.