Santiagotarrak-eko ur lasaietako piraguistak Neguko Espainiako Txapelketara
Ur bizietako piraguistak, berriz, Pauen izango dute txapelketa, 40 segundoko zailtasun handiko zirkuitua egin beharko dute.
Santiagotarrak-eko piraguistek irteerak dituzte asteburu honetan. Ur lasaietako piraguistak Sevillarako bidean dira Neguko Espainiako Txapelketa jokatzeko. Guztira, 18 kirolari eta Aitor Zabala entrenatzailea joango dira. Madrilen, Aitor Gorrotxategi batuko zaie, eta helmugan, berriz, Nerea Garcia.
Bihar goizean sailkapen fasea izango dute, eta finalak, berriz, bihar arratsaldean eta igande goizean jokatuko dituzte. Zuzenean eskainiko dute online txapelketa helbide honetan.
Ezinezko jaitsiera
Ur bizietako piraguistak, berriz, Pauera egingo dute irteera. Txapelketa berezia izango da, 40 segundotan osatu beharko baitute zailtasun handiko zirkuito bat. Jaitsierak egiten doazen heinean, kanporatzen joango dira kirolariak, eta arratsaldeko azken orduan kategoria bakoitzeko 20 kirolarik jokatuko dute finala.
Arraunlariek, berriz, ez dute lehiaketarik edukiko asteburuan, baina entrenamenduekin jarraitzeaz gain, bihar arratsaldean ikastaro bat antolatu dute emakumeentzat ergometroan baita aulki mugikorrean ikasteko.