Alde Zaharra-San Juanen izango da alkatea hilaren 26an
Alkatea Auzoetan programaren barruan, auzotarren proposamenak, iradokizunak eta kexak jasoko dituzte egunotan.
Alkatea Auzoetan programaren hurrengo geldialdia Alde Zaharra-San Juan izango da. Jose Antonio Santano alkatea datorren hilaren 26an (larunbata) bilduko da auzo elkarteko ordezkariekin, eta auzoan zehar ibiliko dira.
Bien bitartean, auzotarrek euren proposamenak, iradokizunak eta kexak bidaltzeko aukera izango dute hainbat kateren bitartez. Hasteko, gaurtik aurrera, irekita egongo da webgunean auzotarrek parte hartzeko postontzia, eta hilaren 22an, berriz, karpa jarriko dute Sarjia parkean, 11:00etatik aurrera.
Alkatea Auzoetan, aurretik, Behobian, Urdanibia auzoan, Elitxu-Lapitze, Oinaurre, San Migel eta Santiagon izan da.