Obra txikien lizentziei erantzuteko atzerapenak daudela dio PSE-EE-k
Atzerapenak, udaleko hirigintza arloan aparejadore falta dagoelako direla salatu dute Hondarribiko sozialistek.
Hirigintza arloan bi arkitekto tekniko “urgentziaz” kontratatzeko eskatu du PSE-EEk.
Izan ere, atzerapenak daude sail horretan obra txikiak egiteko lizentzia eskaerei erantzuteari dagokienez, “langile nahikorik ez dagoelako”. Gabezia horrek “kalte handia” eragiten diela herritarrei adierazi dute sozialistek bukatzeko.