Txetxeniako LGTBQ mugimenduari buruzko dokumentala, ostiralean
Dokuirun zinema zikloaren barruan eskainiko dute 'Welcome to Chechenya' filma, Amaia KZn.
Dokuirun zinema zikloaren barruan, ostiralean, Welcome to Chechnya filma eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etatik aurrera, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin.
LGTBQ aktibista talde bat izango da filmaren protagonista. Errusiako errepublikan mugimenduaren kontrako errepresioari aurre egingo dio talde horrek euren bizitza arriskuan jartzeraino. 2016 urteaz geroztik, Ramzan Kadyrov Txetxeniako liderrak LGTBQ kolektiboko txetxeniarren kontrako odol garbiketa agintzen du, eta kanpaina bat martxan jartzen du kolektiboko kideak atxilotu, torturatu eta hiltzeko. Ekintzaile sare zabal eta sekretu batek bere neurriak aplikatzea erabaki du erresistentzia eginez.
Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian aurkeztu zuten filma 2021ean, eta Publikoaren Saria lortu zuen. David Francek zuzendu du, 107 minutu irauten ditu. Filmaren aurretik aurkezpena egingo dute, eta emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da.