Kilometro solidarioa, haur eta nerabeen eskubideen alde
UNICEFen Eskola Lagunduen sarearen baitan hartutako konpromisoari jarraitzea da asmoa, eta bildutako dirua erakunde horri emango diote.
UNICEF-en aldeko kilometro solidarioa ekimena antolatu du Egiluze ikastetxeak udalarekin batera. Lasterketa larunbat honetan egingo da, eta ostiral arte dago izen emateko aukera. Xedea, haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko eta defendatzea da, UNICEFen Eskola Lagunduen sarearen esparruan hartutako konpromisoari jarraiki.
Kilometro bateko ibilbidea Puntalean hasiko da 10:30ean, Arraun Elkartearen parean, eta helmuga Benta izango da. “Ibilbide guztiz laua eta erosoa da, eta helburu nagusia familia osoak lankidetzan aritzea da”, adierazi dute antolatzaileek”
Dortsalak 3 euroren truke eskura daitezke ikastetxean bertan, eta bildutako diru guztia, UNICEFi emango diote. “Gaur egun erlojuaren kontra lan egiten du, edateko ura eskuratu ahal izateko. Horretarako, osasun eta higiene hornidurak ematen ditu, eta laguntza psikosoziala ematen die Ukrainako gatazka belikoak eragindako egoera bidegabea pairatzen duten haurrei”.
Herriko familia eta hezkuntza komunitateko kide guztiei parte hartzeko deia luzatu die Isidro Elezgarai, UNICEFeko Euskal Komiteko lehendakariak, “Ukrainan eta munduko edozein lekutan premiazko laguntza behar duten haur guztiengana iristen laguntzeko”.