Via Irun 2030 proiektua aurkezten hasiko da EAJ
Elitxun egingo dute lehen aurkezpena, ostegunean. EAJk proiektua "partekatu eta sozializatzeko beharra" ikusi du.
Via Irun 2030 proiektua “partekatu eta sozializatzeko” beharra ikusi du EAJk, eta datozen asteetan aurkezpenak egiten arituko da. Lehenengoa ostegunean honetan, hilak 17, izango da, Elitxu-Lapizeko auzo elkartean, 19:00etan.
EAJk proiektu hori lantzen “hilabeteak” pasatu dituela gogorarazi du, eta, hurrengo helburua proposamenaren xehetasunak helaraztea izango dela. Egitasmoak “trenbide arrakala ezabatu, berdegune beriak sortu eta hiria konexio berrien bidez lotzea” jasotzen duela zehaztu du, eta hori guztia azalduko du aurkezpenean, hala nola, infografien bidez.
“Edozein irundarrek bere hiriaren etorkizunaren parte izan beharko luke, eta horren inguruko kontuak aukeratu eta iritzia eman”, adierazi du EAJk.