I. Ipuin Lehiaketa antolatu du Ziztakak
Maiatzaren 12ra arte bidali ahal izango dira idazlanak euskaraz, eta ezingo dute 2.000 hitz baino gehiago eduki.
Ziztaka egitasmoak I. Ipuin Lehiaketa antolatu du. Lanak euskaraz idatzitakoa izan beharko du, eta, gehienez, 2.000 hitz izan beharko ditu. Gaia librea izango da. Sari banaketa ekainean izango dela jakinarazi du Ziztakak, eta irabazleak 300 euroko saria eramango duela.
Norbaitek idazlana aurkeztekotan, helbide honetara bidali beharko du: ziztakaipuinlehiaketa[abildua]gmail.com.
Oinarri guztiak jarraian:
1. Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo duparte hartu, beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatursormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak.Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan etalehiaketarako euskaratu direnak.
2. Kontakizunak gehienez 2000 hitz izango ditu, eta pdf formatuan egonbehar du.
3. Gaia librea izango da.
4. 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahalko dute.
5. Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerianeta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera,beste dokumentu bat bidali beharko da, bertan, idazlanaren izenburua,egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, eta sinaduraagertuko dira.
6. Ziztakak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa.
7. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 12an amaituko da. Sari banaketaekainean egingo da, Ziztaka egunean.
8. Irabazlearen izen-deiturak eta lana argitaratzeko baimena izango duZiztaKAk. Beste nonbait kaleratuko balu irabazleak, ZiztaKAri aipuaegitea eskertuko genuke.Irabazlea suertatu ez diren beste lanak argitaratu nahiko balitu,ZiztaKAk baimena eskatuko die egileei.
9. Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetanparte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
10. Saria: 300€ eta liburu sorta.
11.I dazlanak helbide honetara bidali beharko dira pdf formatuan: ziztakaipuinlehiaketa[abildua]gmail.com.