'Gu primer!' antzezlana, igandean
Sarrerak 3 euro balio du.
Gu Primer! , Asier Sotaren lana antzeztuko dute igande honetan, Ramon Agirre, Nerea Gorriti eta Inazio Tolosa aktoreek. Itsas Etxeko oholtzara igoko dira, 19:00etan, eta sarrerak jada eskura daitezke 3 euroren truke ohiko bideetan.
Sinopsiari dagokionez, Inazio eta Ramon Parisen bizi dira, eta Nereak, programa bat aurkeztuko die biei kontzertu sorta berezi bat eskaintzeko; haien bizipenak kontatuko dituzte era horretan.