[AZKEN ORDUKOA] Pertsona baten bila dabiltza Bidasoa ibaian
Migratzaile bat litzateke Bidasoa ibaian desagertutakoa. Hedabide eta kazetari batzuek aditzera eman dutenez, arratsaldeko 18:00etan abiatu dute Ertzaintzak eta Ipar eta Hego Euskal Herriko suhiltzaileek bilaketa.
Bidasoa ibaian bilaketa bat egiten ari ez direla ez dio ukatu Ertzaintzak HITZA-ri, eta Euskal Irrati Telebistak baieztatu duenaren arabera, pertsona baten bila dabiltza bertan. Irungo Harrera Sareak eman du susmoaren berri, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du oraingoz informazio gehiagorik eman.
IHS-ren arabera, bi gazte agertu berri dira Biriatun, ibaia pasa berri, eta beraiekin zihoan bat desagertuta dago. Ibaia miatzen ari direla baieztatu die Ertzaintzak.