Erdigunean hainbat kale itxita egongo dira bihar gauean
23:00etan itxiko dituzte kale batzuk, eta saihesbideak hartu beharko dituzte ibilgailuek.

Asfaltatze lanengatik erdiguneko hainbat kale itxita egongo dira. Lehen itxiera, bihar gauean izango da 23:00etatik 07:00etara, eta Eliza eta Francisco de Gainza karriken arteko inguruan eragingo du. Hiru erreiak asfaltatuko dituzte, eta beraz, zirkulazioa etenda egongo da.
Nafarroa hiribidea igoko duten ibilgailuek, Izaga kaletik hartu beharko dute saihesbidea Fermin Calbeton karrikara sartzeko. Aldiz, Colon ibilbidetik datozenek, Joaquin Gamon edo Francisco de Gainza kaleetatik jo beharko dute, Beraun edo Santiagora iristeko. Aldaketek ez dute eraginik izango San Juan plazako parkingean.
Azkenik, San Martzial kaleko igoerako zirkulazioa ere gelditu egingo dute, eta Urdanibia plazara sartzen diren autoek Junkal kaletik desbideratu beharko dute.