Lesaka kaleko Udal Lokalak eskuz aldatuko du aurten
Aurten, Irun-Bidasoako Done Jakue elkarteak baliatuko du lokala eta 2018an bezala, erromesen aterpe izango da berriro ere.
JACOBI Irun-Bidasoako Done Jakue elkartea izango da aurten Lesaka kaleko lokala kudeatuko duena. Tokiko Gobernu Batzarrak lagapena luzatzea onartu ondoren, Lesaka kaleko Udal Lokala, eta erromesen aterpe izatera bueltatuko da. Izan ere, 2018an hitzarmena sinatu zenean, erabilera horretarako egokitu zen.
Iazko urtean, Gurutze Gorria izan zen Udal Lokalaren onuradun, eta erakundeak iragaitzazko migratzaileei harrera egiteko erabili zuen. Ia urtebetez kudeatu ondoren, aurtengo otsailean zesioa amaitzeko eskaera aurkeztu zuen.
Atzo, Gurutze Gorriak eta JACOBI Irun-Bidasoako Done Jakue Elkarteak, Irungo Udaleko bi ordezkarirekin batera, Udal Lokalaren giltzak emateko ekitaldi bat antolatu zuten.
Bertan, Miguel Ángel Páez, Ondare ordezkariak eta David Nuñok,Gizarte Ongizateko ordezkariak, Udalak duen konpromezua nabarmendu nahi izan zuten: “Udalak bere titulartasuneko gune asko lagatzen ditu nolanahiko elkarte eta entitateen jardunerako” eta “unean uneko egoerara egokitu” egiten direla ere azaldu zuten.