Eusko Jaurlaritzaren eta Iparraldeko Komunitatearen arteko lankidetza
Iragaitzazko migratzaileak artatzeko lankidetza indartu, eta gerraren eraginez, lekualdatu behar izan diren pertsonei omenaldia egin zaie.
Gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jean-Rene Etxegarai Iparraldeko Komunitateko presidentea, Irungo Santiago zubian bildu dira. Hain zuzen, joan zen azaroan egin zuten adierazpen instituzionalaren edukia bermatzeko.
Santiago zubian hildako pertsonen eta gerren, pobreziaren edo indarkeriaren ondorioz desplazatutako mila pertsonak omendu dituzte. Urkullu Lehendakariak, Euskadiko eta Europa osoko terrorismoaren biktimekiko “oroitzapena, aintzatespena eta elkartasuna” adierazi du. Eta herritarrei, desberdina dena “beldurrez” ez begiratzeko eskatu die eta “Euskadi askotarikoa, bidezkoa, solidarioa, aukeraz eta itxaropenez betetako lurraldea; Euskadi atsegina eta oroimenez betea” eraikitzera adoretu ditu. Bestalde, Etxegaraik Euskal Herri Elkargoko presidenteak, migratzaileei “giza duintasunarekin eta legearen errespetuarekin lotutako eskubideak” kendu ezin zaizkiela aldarrikatu du.
Adierazpen horien ondoren, Ukraniako bi emakumek, Saharaz hegoaldeko bi errefuxiatuk, Zehar-errefuxiatuekin eta Gerrako bi euskal haurrekin (Jose Luis Etxebarriare eta Begoña Legarretarekin) lore eskaintza egin dute, Garikoitz Gonzalezek zuzendutako Irungo Txistulari-bandaren musikaren laguntzaz.
Han izan dira, baita ere, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu den Beatriz Artolazabal, Gizarte Politiketako sailburuorde den Lide Amilibia eta Xabier Legarreta, Migrazio eta Asiloko zuzendaria. Euskal Herri Elkargoaren ordezkari gisa, Joseba Erremundegi sailburua, Han Vo zuzendaria, Baionako Udaleko David Tollis eta Jean-Jacques Manterola, Ekintza Sozial eta Solidarioko zuzendaria izan dira. Halaber, Marian Elorzak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak; Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak; Kote Ezenarrok, Hendaiako alkateak; Maite Peñak, Gipuzkoako Gizarte Politiketako foru diputatuak; Iñaki Berriolazabalek, Ertzaintzaren ordezkariak; Peio Aierbek, Gipuzkoako SOS Arrazismoko ordezkariak; eta Arantza Chaconek; Errefuxiatuen presidenteak ere parte hartu dute ekitaldian.