Lakaxitak gaur hasiko du ikasturtea
Urtarrilean jasandako lapurretei aurre egiteko erabiliko dute gaur bildutako dirua.

Bueltan da Lakaxita. Azken berriak urtarrilean iritsi ziren, izan ere, hiru egunez jarraian lapurretak jasan zituzten. Horren harira, gaur, kalte horiei aurre egiteko diru bilketa egingo dute, eta horregatik, bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da; Tzar eta Soma Cult.
Tzar talde hondarribiarraren lehen kontzertua izango da. Soma Cult-ek badu jada ibilbidea egina, eta grunge doinuak ekarriko ditu. Sarrerak 5 euro balio du, eta emanaldiak 22:00etan hasiko dira.
Horrez gain, gaztetxeak aurreratu du datorren larunbatean (martxoak 19) Vulk talde bizkaitarrak joko duela, arratsaldez. Informazio gehiago hurrengo astean emango dutela jakinarazi dute.