'Hibernia, Irlanda Erromatar garaian' hitzaldia
Hilaren 17an, Jokin Lanzek, Historian Doktorea denak, hitzaldia eskainiko du Oiasso Museoan.
Hilaren 17an, hain zuzen Irlandako patroia den San Patrizio egunean, Oiasso Museoan, Jokin Lanzek, Historian Doktorea denak, Hibernia: Irlanda en época romana (Irlanda Erromatar garaian) hitzaldia eskainiko du.
Hitzaldiaren helburua, Erromak Irlandar uhartean izan zuen eragina aztertzea da eta aldi berean, tradizioak dioenaren arabera, V.mendean San Patrizioren eskutik Irlaren kristautzearen etorrera aztertzea.
Hitzaldia gazteleraz izango da eta sarrerak doanik izango dira eserlekuak bete arte.