Bihar amaitzen da Solas Jolas 2022rako aurre-inskripzio epea
Ikastaroek euskararen erabilera sustatzea eta haurrek hizkuntzarekiko jarrera hobetzea izango dute helburu.
Bihar, hilaren 11ean, eguerdiko 14:00etan amaituko da, aurtengo udan, Solas Jolasen parte hartzeko epea.
Irungo udalak jakinarazi duenez, urtero bezala, euskararen erabilera sustatzea eta haurrek hizkuntzarekiko jarrera hobetzea izango da ikastaroen helburua.
Ikastaroak bi talde izango ditu. Lehena, uztailaren 5etik eta 29ra bitarte arituko da. Bigarrena aldiz, abuztuaren 2tik 31era. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
Aurre inskripzioa www.irun.org/sac orrian, SAC/HAZen (8:00etatik 19:00etara), Kateko eta Anakako Kutxabankeko kutxazain automatikoak dauden tokietan, Palmera Montero Gunean, Alhondiga Belaskoenea AAEEn eta y San Migeleko Helduentzako espazio sozialean egin ahal izango da.