Sare berriak jarri dituzte Mendelu eta Amuteko kirol instalakuntzetan
Herritarrek kirol instalakuntzak hobetzeko eskakizunak egin ditzaketela oroitu du Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak.

Mendeluko saskietako bat.
Mendelu eta Amuteko kirol guneetan mantentze lanak egin dituela udalak jakinarazi du Juan Luis Silanes, Kirol ordezkariak. Zehazki, saskibaloi saskiak jarri, eta futbol ateetan zein pilotaleku inguruetan sare berriak ikus daitezke.
Hiriko kirol instalakuntza guztietan egin duten zaintza lana izan dela azaldu du Silanesek: “Udaletik zaintza bat egiten da zer hobetu daiteken ikusteko eta horretaz gain, hiritarrek ere eskariak egiten dizkigute”.