Ukrainarrei laguntza ematearekin erlazionatutako iruzur salaketa Irunen
Gurutze Gorriaren izenean dirua biltzen aritu diren kasu baten berri izan du Udaltzaingoak.
Pasa den astean, Gurutze Gorriko arduradunek, “Ukraina suspertzeko” dirua kalean eskatzen zuten zenbait pertsonen berri izan zuten. Berehala, Udaltzaingoari abisua igorri zioten. Azken honek esan duenez, aipatutako lekura joan zirenean ez zuten inor topatu. Hala ere, horrelako kasu gehiago egon litezkeela ohartarazi du Irungo Udaltzaingoak.
Dena dela, Gurutze Gorriak jakinarazi du entitateak ez duela inoiz era horretan dirurik bildu, eta beraz, iruzurra dela baieztatu dute.