'Calahorra Hiria' Pintura Lehiaketako 19 margolan, hilabetez, ikusgai
Vicent Pelegero Agustiren 'Seguirán aquí' (Hemen jarraituko dute), lehiaketaren irabazlearen margolana, tartean izango da.
Amaia Kultur Zentroan izango dira ikusgai Calahorra Hiria Pintura Lehiaketa Nazionalaren XXV. edizioko 19 margolan. Obra horien artean, Vicent Pelegero Agustiren Seguirán aquí (Hemen jarraituko dute), hain zuzen, lehiaketaren irabazlearen margolana, izango da.
Lehiaketa honek badu berezitasun bat, izan ere, margolan guztiek ostalaritzarekin eta ortugintzarekin zerikusia izan behar dute. Bi hauek, Errioxako baratzekin erlazionatutako elementuan dira. Hala ere, azken edizioetan zenbait salbuespen egin dituzte jorratu beharreko gaiaren inguruan.
Erakusketa, hilaren 11etik apirilaren 10a bitarte izango da. Margolanak ikusteko: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara egin ahalko da. Ohi bezala, astelehenetan itxita egongo da.