Irungo Udalak, Martxoaren 11n, terrorismoaren biktimak gogoratuko ditu
18.urte beteko dira aurten, Madrilgo aldiriko 4 trenetan, atentatu terroristak gertatu zirenetik.
Datorren ostiralean, 18 urte beteko dira Madrilen, 2004ko martxoaren 11n, gertatu ziren atentatu terrorista haietatik. Aurten ere, atentatuaren egunean Irungo Udalak terrorismoaren biktimak gogoratuko ditu.
Ekitaldia, urteroko lez, Iparralde hiribidean kokaturiko monolitoan izango da, goizeko 11etan eta lore eskaintza egingo dute.
Irungo Udalak gonbita zabaldu du eta interesa duen ororen parte hartzea deitu dute.