Izen emateak datorren astean hasiko dira Irungo kiroldegietan
Guztira 342 ikastaro eskainiko dira, Azken portu eta Artaleku kiroldegietan, bigarren hiruhileko honetan.
Irungo Udaleko Kirol Arloak Azken Portu eta Artaleku kiroldegiek, bigarren hiruhilekorako, ikastaro eskaintza berria atera dutela jakinarazi berri du.
Guztira 342 ikastaro eskainiko dira, 158 Artalekun eta 184 Azken Portun. Aurkeztutako ikastaroak areto zein igerilekuetarako izango dira eta 3.279 lagunentzako plaza eskainiko da. Hala ere, eskaintza azken hilabeteetan eskaini denaren antzekoa izango dela adierazi du udalak. Besteak beste, zumba, tonifikazioa, aerobik, pilates, wellnes, cycling eta yoga izango dira hautagai, igeriketa modalitate ezberdinez gain.
Izen ematek bi fase izango ditu: abonatuentzat, izen ematea hilaren 14an hasiko da, goizeko 08:00etan, eta 16ra bitartean egin ahal izango da. Abonatuak ez direnek berriz, hilaren 17tik aurrera, goizeko 08:00etan hasita, eman ahal izango dute izena.
Kiroldegietako igerikeriketa ikastaroei dagokienez, probak hilaren 12an egingo dira, 11:00etatik 13:00etara. Beti bezala, lehenengo hiruhileko ikastaroetan parte hartu duten abonatuei lekua gordeko zaie. Hala ere, ikastaroz edo ordutegiz aldatu nahi izan ez gero, hil honetan, izena eman behar izango dute. Plazak izen ematearen hurrenkeran esleituko dira eta Irun Txartelarekin egingo da web www.irun.org/sac orrian.
Informazio gehiago, www.irun.org/irunkirol en aurkitu ahal izango duzue.