Iratxe Sorzabal Reauko espetxean da
Etxeratek HITZAri jakinarazi dionez, hegaldi komertzial batean eraman dute Parisera, eta gaua han pasatu du.
Iratxe Sorzabal irundarra Reaueko espetxera bueltatu da dagoeneko. Etxeratek HITZAri jakinarazi dionez, hegaldi komertzial batean eraman dute Parisera, eta gaua espetxean pasatu du.
Duela bi egun PCR proba egin ziotela jakinarazi zuen Etxeratek, eta, beraz, Parisera eramatear zirela. Ordura arte, Madrilgo Estremerako espetxean zegoen, otsailean Espainiako Auzitegi Nazionalean izan zen haren kontrako epaiketa zela eta. Epai horren arabera, 24 urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten irundarrari.
Etxeratek gogorarazi duenez, orain, uda bitartean, Frantziako estatuan duen zigorra beteko du, eta, horren ondotik, Espainiako estatuan duen zigorra bete beharko du.