Ostegunean 'Zure abenturaren bila' zikloaren saio berri bat egingo da
Koldo Zubizarretak eta Ainhoa Perez de Nanclaresek Albania bizikletan gurutzatu zuteneko bidaia azalduko dute.
Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares dira hurrengo Zure abenturaren bila zikloko protagonistak. Datorren ostegunean, hitzaldia eskainiko dute beren bizipenak, emozioak eta esperientziak partekatzeko.
Bion artean, bi urteko Hodei txikiarekin batera, Albanian zehar bizikletan aritu ziren. Guztira 1.400km osatu zituzten bertako biztanleen laguntzaz baliatuz. Besteak beste, Joniar itsasoa, Orhideko laku erraldoia, Gjirokastër eta Berat hiri historikoak edo Alpe albaniarrak bisitatu zituzten.
Hilaren 10ean, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi-aretoan, hau da, Lopez de Becerra kaleko sarreran, Albania. Gogoko tokian aldapa latzak euskarazko ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Arratsaldeko 19:30etan izango da eta sarrerak hitzaldia hasi baino 30minutu lehenago banatuko dira.