Elkarretaratzea bihar, Ukrainari babesa erakusteko
Udala, Ukrainatik iritsiko diren errefuxiatuei nola lagundu aztertzen ari dela azaldu du Txomin Sagarzazu alkateak.
Ukrainako herriarekiko babesa erakusteko elkartasuna egingo dutela bihar 12:00etan jakinarazi du Txomin Sagarzazu alkateak. EUDEL-ek (Euskadiko Udalen Elkartea) egindako deia da, eta erakundearen kide diren udaletxeen atari guztietan bilduko dira.
Alkateak azaldu du Hondarribiko gizarte eragileekin harremanetan jarri direla, udalak Ukrainari larrialdi laguntza eskaintzeko modurik onena zein den aztertzeko. Horrez gain, Gurutze Gorria eta Zehar Errefuxiatuak (lehen CEAR Euskadi zena) ukrainar errefuxiatuak artatzen ari direla adierazi du alkateak. “Beraiekin kontaktuan gaude”.
Bestalde, Eusko Jaurlaritza erakunde ezberdinen arteko lankidetzan aritzeko dokumentu batean lanean dabilela azaldu dute, eta udalak “argi” duela dauzkaten baliabideekin bat egingo dutela esanez amaitu du Sagarzazuk.