Udal Marrazki eta Pintura Akademiak Ederra zara! murala aurkeztu du
Ederra zara! muralak "ez du inor diskriminatzen genero kontuengatik".
Astelehenean, hilaren 7an, Udal Akademiako ikasteek elkarlanean egindako Ederra zara! murala aurkeztu zuten, Udal Marrazki eta Pintura Akademiaren egoitzan, eta bertan izan zen Juncal Eizaguirre zinegotzia. Ikasle eta irakasle guztiak zoriondu zituen, “Akademiak ibilbide luzea” egin baitu hirian, eta “ekimen hau kultura Arloa aspaldidanik hirian barrena muralak sortzeko lantzen ari den ildotik” zetorrela nabarmendu zuen Kultura ordezkariak.
Bestalde, Akademiako kideak proiektua “gogobetegarria” eta “talde lanean aritzea oso atsegina” izan dela adierazi zuten. Gainera, muralak “genero kontuengatik” inor diskriminatzen ez duela nabarmendu zuten. Ikastegiko ikasleek, mural hau egiterako orduan, Kashink muralgile eta grafitigilearen obra izan zuten inspirazio iturri.
Bestalde, Udal Marrazki eta Pintura Akademiak urte osoko ikastaroak antolatzen dihardute. Era horretan, hilaren 12an, Giza irudia lantzeko bigarren tailer bat hasiko da, eta nahi duenak parte hartzeko aukera dauka oraindik. Ondoren, hilaren 16an, Juan Carlos Arestik emango duen akuarelaren hastapenak ikasteko tailerraren izen ematea hasiko da.
Informazio gehiago eskuratu nahi izan ez gero, beren helbidean pinturamargoa@irun.org -en edo 606220417 eta 695752994 telefono zenbakietara deituz eskuratu daiteke.