Oteiza Basterretxea tailer-etxean olana bat jartzeko lanak hasi dituzte
Olana ipintzearen helburua "eraikinaren balioa hirian zabaltzea" dela adierazi du Irungo Udalak.
Oteiza Basterretxea tailer-etxean olana bat jartzeko lanak hasi dituzte, Iparralde hiribideko “eraikina zaintzeko” eta haren “irudia hobetzeko” asmoz. Udalak adierazi duenez, aurreneko urratsa egitura bat jartzea izan da, eta ondoren, egitura horretan ekialdeko zein hegoaldeko fatxadak estaliko dituen olana bat ipiniko dute datozen egunetan. Olanaren aurrekaldean Luis Valleten marrazki koloredun original bat jarriko da, eta alboan, Tailer-etxea Casa-taller aipamena jasoko da, bai eta proiektuaren arduradunen izenak ere: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea eta Luis Vallet. Horrez gain, lan hauen barruan iparraldeko fatxada birgaitzea ere aurreikusten da.
Kultura arloak tailer-etxea “berreskuratzeko” eta “abangoardia artistikoekin lotura” izan zezakeen kultura-zentro gisa egokitzeko hainbat azterlan egin ditu. Lan horien harira, Mugarte proiektua egitea ahalbideratuko da, “artea, kultura eta muga sustatzeko eta artxibatzeko”.
Gainera, 2021ean Maushaus arkitektura-tailerrarekin lankidetzan aritu ziren. Tailer-etxearen maketa bat eta klariona laborategi bat egin zen, hain zuzen, tailer-etxea zuzendu zuen Luis Valleten, garai hartako Udal arkitektoaren, “memoria” berreskuratzeko eta “imaginario kolektiboan” sartzeko intentzioarekin.