Osasun Bidasoa Plataformaren elkarretaratzea hilaren 9an
Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoaren berritzea aztertuko dute.
Biharko egunean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzea aztertuko dute, eta horrenbestez, Osasun Bidasoa Plataformak elkarretaratzea egingo du erakundearen egoitzaren kanpoaldean. Bertan, komunikatu bat irakurriko dutela aurreratu dute.
Elkarretaratzea, asteazkenean, hilaren 9an izango da, goizeko 9:00etatik aurrerra, Donostian.