Gaur edo bihar Frantziara eramango dute Iratxe Sorzabal
Etxerat-ek HITZAri jakinarazi dionez, PCR egin diote irundarrari, eta datozen orduetan Frantziara eramatea espero dute.
Iratxe Sorzabal irundarrari PCR egin zioten atzo une honetan dagoen Estremerako espetxean (Madril, Espainia) Etxerat-ek HITZAri jakinarazi dionez. Proba Frantziara eramango dutelakoan egin diotela jakinarazi du Etxeratek, eta horrenbestez, “gaur edo bihar” espero dute Reauko espetxera eramatea.
Han, Frantziako estatuan duen zigorra bete beharko du, eta “uda partean” izango dela gaineratu du Etxeratek. Ondoren, Espainiako estatuan bete beharko zigorra, otsailean egindako epaiaren arabera.