Emakume xake jokalarien lehenengo 'ttopara' burutu zuten atzo
Martxoaren 8ko aldarria egitera eta egun berezia ospatzera gerturatu ziren batez ere emakumeak, ekitaldi berezi horretara.

Atzo burutu zen Jostaldi pilotalekuan Emakumezkoen Hondarribiko lehenengo ttopara. Osotara, 14 emakumek hartu zuten parte xake txapelketa honetan, 6 eta 74 urte bitartekoak, eta guztiek “oso ondo” pasa zutela adierazi dute.
Partidako jokalari bakoitzak 10 minutu izan zituen jokatzeko, eta 4 txandetako suitzar sisteman lehiatu dira. Txapelketako puntuazioa berezia izan da, eta parte hartzea saritu zuten. Puntuazioa eta sailkapena, Marlaxka Xake Klubaren orrialdean kontsulta daiteke.
Sari banaketan, Gotzone Larrarte Gizarte ordezkaria, Juan Luis Silanes Kirol ordezkaria eta Tamara Sastre Emeki Elkarteko presidentea bertan izan dira. Adierazi dutenez, helburua xakeaz elkarrekin disfrutatzea izan da, eta astean zehar klase desberdinetan dauden neskek elkar ezagutzea, baita martxoaren 8aren aldeko aldarria egitea eta egun berezia ospatzea.