"Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna helarazteko" elkarretaratzea deitu dute
Asteazkenean, hilaren 9an, eguerdiko 12:00etan San Juan Plazan izango da elkarretaratzea
Dagoeneko 12 egun igaro dira Ukraina eta Errusiaren artean gerra hasi zenetik. Horrenbestez, “Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna” helarazteko asmoz, Irungo Udalak, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak eta FEMP Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak antolatu duten, elkarretaratzearekin bat egingo du. Bertan, 5 minutuko elkarretaratze isila egingo da.
Hilaren 9an, Irungo San Juan plazan izango da, eguerdiko 12:00etan.